Bazkidetza programako FAQ

Bazkide izateak dakarrenari buruzko dudak dituzu? Orrialde honetan duda horiek ebazten lagunduko dizugu. Ez dela nahikoa? Jarri gurekin harremanetan.

  • Bazkide egiteko, orrialde honetan eskuragarri duzun formularioa, eskatzen diren datuekin bete beharko duzu eta erabiltzaile politika onartu. Zure eskaera prozesatzen dugunean jarriko gara zurekin harremanetan, zure posta elektronikoaren bitartez prozesuaren egoeraren berri emateko.

  • Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldiko bazkide egitean 49€-ko urteroko kuota ordaindu beharko duzu.

    Bazkide egin bazara eta hurrengo edizioetara begira zure bazkidetza bertan behera laga nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan formulario honen bitartez eta jarri “bazkidetza bertan behera laga” gai-an.

  • Bazkide egiteko epea musikaldia hasten den eguna baino 14 egun lehenago arte egongo da zabalik. Urte horretako apirileko lehen lanegunetik aurrera bazkide egiteko eskaerak eta bazkide izateari uztekoak tramitatzen hasiko gara.

  • Urtero apiriletik ekainera (lehen lanegunetik azken lanegunera) tramitatuko dira bazkidetzak. Zure bazkidetza ez denez gauzatuko ordainketa egin arte:

    -Jada bazkide bazara epe horren barruan 49€-ko ordainketa egin beharko duzu ohiko modua jarraituz.

    -Bazkide egin nahi bazara ondoko formularioa bete eta epe horren barruan, bidaliko dizkizugun argibideak jarraituz, egin beharko duzu ordainketa.

  • Bai. Itxas Soinuako bazkideek txartela fisikoa izango dute.

  • Zure bazkide zenbakia kontsultatzeko 3 modu izango dituzu: Bazkide egitean helduko zaizun mezuan begiratuta (zure posta elektronikoan), zure txartela fisikoan traolaren (#) ostean datorren zenbakia begiratuz edota zure izen abizenak aipatuz eta gaian “bazkide zenbakia kontsultatu” jarriz guri mezu bat bidaliz.

  • Bai. Lekeition, honako toki hauetan: Eusebio Erkiaga Kultur Etxea (ohiko arratsaldeko ordutegian), Musikaia Musika Eskola (Astelehen eta Eguaztenetan, 10:00 - 13:00) eta Independentzia Plazan (hemen, sare eta karteletan adieraziko diren datetan)

  • Bai eta ez. Zure bazkide txartela pertsonala eta transferiezina da, eta beraz, zuk zeuk bakarrik erabili dezakezu. Halere, posible da zure seme-alabei lagatzea.

    Horretarako web orrialdean zure bazkide zenbakiarekin sarrera lortu beharko duzu eta kontzertu egunean sarrera, bazkide txartela eta NANa ekarri beharko ditu zure seme edo alabak.

    Sarrera bakarra lortu ahalko da bazkide eta kontzertu bakoitzeko.

  • Bazkide izateak dakartzan onurak zeintzuk diren deskubritzeko bisitatu ezazu Egin Zaitez Bazkide orrialdea.

  • Ez. Halere, kontzertu guztietan bazkide kopura kontuan izanik erreserbatuko dugu bazkideentzat soilik izango den eremu berezi bat. Kontzertua modurik onenean ikusi, entzun eta gozateko eserlekua izango dela bermatzen dizugu.

  • Ikus ezazu tutorial hau.

    Kontzertuetarako sarrerak entradium enpresak kudeatzen ditu. Bazkide izanik, ikustera joan nahi duzun kontzertuetarako sarrerak atera ahal izateko, bertan sarrera bakoitza normalki erosteko prozesua jarraitu beharko duzu. Ondoren, eskatzen zaizunean, horretarako espreski jarritako esparruan bazkidearen izen abizenak eta bazkide zenbakia sartu. Prozesu honekin arazoren bat baduzu eska iezaguzu laguntza gaian “bazkide sarrerekin arazoa” jarriz.

    Sarrerak bulego fisikoan lortzeko aukera ere izango duzu Musikaia Musika Eskolan (Astelehen eta Eguaztenak, 10:00 - 13:00).