Egin Zaitez Bazkide!

– Become a Member –

Egin Zaitez Bazkide! – Become a Member –

Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldia lagundu nahi duzu? Egin zaitez bazkide gaur bertan! Bazkideek abantaila bereziak eta kontzertu guztietarako sarrerak izango dituzte.

Deskubritu bazkide izateak eskaintzen dizun guztia behekaldera scroll eginez.

Bazkide izateak eskaintzen dizu…

49€-ren truke hainbat abantaila eta onura!

  • Bazkide egitea Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldiari babesa eta laguntza emateko modu ezin hobea da. Zu bazkide izateari esker musikaldia indartzeko, zabaltzeko eta handitzeko lanean jarraitu ahal izango dugu!

  • Bazkide izateak kontzertu guztietarako sarrera eskaintzen dizu. Zure bazkide kodea erabiliz webgunean sarrerak hartu ahal izango dituzu eta kontzertu egunean sarrera eta zure txartela erakutsiz kontzertuak ikustera sartu.

  • Bazkideentzako toki berezia izango dugu gune erreserbatu batean. Modu honetara, kontzertu bakoitzean bazkideek ikuskizunaz modurik onenean gozatzeko aukera izango dute.

  • Bazkidentzat soilik opari bereziak izango ditugu gure esker ona erakusteko!

Zeri itxaroten? Egin zaitez bazkide!

Bete ezazu gaur formularioa eta eskaria tramitatzen dugunean bidaliko dizkizugu 49€-ko kuota ordaintzeko argibideak.


Bazkide izateari buruz dudaren bat baduzu bisitatu ezazu bazkidetza programari buruzko FAQ orria