FAQ (Askotan Sortzen diren Galderak)

Zeozeri buruzko dudak dituzu? Orrialde honetan duda horiek ebazten lagunduko dizugu. Ez dela nahikoa? Jarri gurekin harremanetan.

Sarrerak

  • Sarrerak entradium-ek kudeatzen ditu. Bertara heltzeko gure web orrialdeko “sarrerak” atalean ikusi nahi duzun kontzertuan “sarrerak erosi” botoia klikatzea baino ez duzu. Gero entradium-en eskatzen zaizkizun datuak jarri, ordainketa egin eta listo!

  • Ez. Sarrera bat behin erosita ez dago atzera dirua bueltatzerik. Hau da kasu ohikoena, eta entradium-en politikak hori dio gainera.

    Halere, musikaldiari egoztea legokeen edozein faktore dela eta ikuskizuna bertan behera geratuko balitz, musikaldiak sarreren dirua bueltatu ahalko luke.

  • Horrela bada, jar zaitez lehenbailehen gurekin harremanetan eta jarri gaian “sarreren ordainketan arazoa”.

  • Bai. Lekeition, Musikaia Musika Eskolan (Astelehen eta Eguaztenak, 10:00 - 13:00).

  • Bai. Kontzertu bakoitza baino lehen takilla zerbitzua jarriko da martxan. Bi ilara izango dira: bata kontzertura sartzeko eta bestea lehendabizi takillan sarrera erosteko.

    Halere, gomendatzen dugu sarrera ikuskizunaren aurretik erostea, tokirik gabe geratu ez zaitezen. Batez ere takillako eta sartzeko ilara biak egin behar ez ditzazun.

  • Ez. Sarrera inprimatuta edo sakelako telefonoan eraman dezakezu.

Abonoak

  • Abonoak entradium-ek kudeatzen ditu. Abono bat erosteko gure orrialdeko “abonoak” atalean zeuk nahi duzuna aukeratzea besterik ez duzu. Gero, entradium-en eskatzen zaizkizun datuak bete, ordainketa egin eta listo!

    Gogoratu abonu bat izanda QR berarekin kontzertu guztietara sar zaitezkela. Ez duzu kontzertu bakoitzerako sarrera bat izango.

  • Ez. Abono bat behin erosita ez dago atzera dirua bueltatzerik. Hau da kasu ohikoena, eta entradium-en politikak hori dio gainera.

    Halere, musikaldiari egoztea legokeen edozein faktore dela eta ikuskizuna bertan behera geratuko balitz, musikaldiak abonoen dirua bueltatu ahalko luke.

  • Musikaldia baino egun bat lehenago arte erosi ahal izango dituzu abonoak. Hortik aurrera ez da aukerarik egongo abonorik erosteko.

  • Horrela bada, jar zaitez lehenbailehen gurekin harremanetan eta jarri gaian “abonoen ordainketan arazoa”.

  • Bai. Lekeition, Musikaia Musika Eskolan (Astelehen eta Eguaztenak, 10:00 - 13:00).

  • Ez. Abonoak musikaldia hasi baino egun bat lehenago arte egongo dira eskuragarri.

  • Gazte abonoa baduzu, kontzertu egunean abonoa eta eusko jaurlaritzak igortzen duen gazte txartela (European Youth Card) erakutsi beharko duzu formatu fisikoan edo digitalean (Nik patrika digitala app-a erabiliz).

    Gazte txartelik ez baduzu NANa ekarri beharko duzu.

  • Gazte abono bat erosteko ondoko formularioa bete beharko duzu. Bertan, besteak beste, izena eta NAN zenbakia eskatuko dizkizugu.

    Formularioa bete ondoren, itxas.soinua@gmail.com helbidera zure NANaren argazkia bidali beharko diguzu (aurreko aldea soilik). Ez dugu zure NANaren argazkia gordeko, adina egiaztatu ondoren ezabatu egingo baita.

    Zure eskaera tramitatzen dugunean kode pertsonal bat jasoko duzu. Entradium atarian abono konpletoa erosi beharko duzu (bilatu ezazu gure web-eko “abonoak” atalean) eta zure deskontu kodea aplikatu zure deskontua lortzeko.

  • Horrela bada, jar zaitez lehenbailehen gurekin harremanetan eta jarri gaian “gazte abonoaren ordainketan arazoa”.

  • Bai. Musikaia Musika Eskola-ra joanda (Astelehen eta Eguaztenak, 10:00 - 13:00).

    Modu hontan, zure NANa ekarri beharko duzu adina egiaztatzeko. Momentuan egingo dugu zure erregistroa eta bertan sortuko dizugu abonoa.

  • Ez. Abonoa inprimatuta edo sakelako telefonoan eraman dezakezu.

Bazkidetza


Bazkide egiteari buruz galderaren bat baduzu bisitatu ezazu bazkidetzari dagokion FAQ orria


Deskontuak / Bestelakoak

  • Prentsa akreditazio bat eskatzeko utzi iezaguzu mezu bat itxas.soinua@gmail.com helbidera. Zure eskaera aztertu ostean zurekin harremanetan jarriko gara.

  • Bai! Zure proiektua bidaltzeko egin zazu formulario honen bitartez. Gero dossierra bidali beharko diguzu gure helbide elektronikora. Egin ezazu formularioaren ondoan dagoen esteka erabiliz.

  • Ez. Sarreren prezioan eskaintzen dugun deskontua abonoen bidez gauzatzen da eta hauek erosiz lor dezakezu balio hobea sarreretan. Eskuragarri dauden abonoetatik at ez dago bestelako deskonturik.