Musikaldirako Sarrerak…

Sarrerak lortzeko hainbat aukera daude eskuragarri: banakako sarrerak kontzertu bakoitzerako; hainbat abono mota gau klasiko eta modernoetarako; eta bazkide egiteko aukera.

  • Kontzertu bakoitzerako sarrerak erosteko aukera duzu. Scroll egin behekaldera ikusteko.

  • Hiru abono mota dituzu aukeran: gau klasikoetarako abonoa, gau modernoetarako abonoa eta abono konpletoa. Abonoa erosiz banaka sarrerak erosiz baino prezio hobea lor dezakezu! Klik egin hemen abonoak ikusteko.

  • Itxas Soinua musikaldia lagundu nahi baduzu, orain bazkide egiteko aukera duzu! Bazkideek abantaila bereziak dituzte. Ezagutu itzazu bazkidetza orrian.

Gau Klasikoak

Andra Mariaren Zeruratzearen Basilikan


Uzt. 19 – 22:00

EUSKADI BRASS

[Gau Klasikoa]

2014an musikaldi honetan bertan debuta egin ondoren, Euskadi Brass-ek ibilbide arrakastatsua izan du euskal lurraldeko eta estatu mailako hainbat agertokitan. Oraingoan, taldeak "Soinuaren Bidaia" ikuskizuna dakar gurera. Musika deskriptiboa, hainbat garai eta estilotatik igaroz. Programa Philip Jones Brass ensemble-n oinarrituta diseinatu da. Philip Jones Brass XX. mendearen erdialdean sortu zen Londresen, eta literatura eta sonoritatea ditu izapide. Literatura hori erreferentziazkoa izan da haize-metalezko ensembleetarako literaturaren bilakaeran. Gainera beraien sinadura berezia jarriko dute, E.Azparren "Kolore Zortzikoa" piezarekin, Euskadi Brassi espreski eskainia.


Prezioa: 15€


Uzt. 20 – 22:00

OIASSO KAMERATA

[Gau Klasikoa]

Oiasso Kamerata Irungo hari orkestra bat da, erromatar garaian Oiasso zeritzana. Taldea 16 musikarik osatzen dute, eta oraingotan "Guda eta Bakea" errusiar konposatzaileek sortutako musikaz beteriko programarekin datoz gurera. Shostakovich, Borodin eta Tchaikovsky-ren piezak entzunez bidaia berezi hau egiteko aukera izango dute ikusentzuleek.


Prezioa: 10€


Uzt. 21 – 20:00

VOCALIA ABESBATZA

[Gau Klasikoa]

2000. urtean sortu zen Vocalia Taldea emakume abesbatza, egungo zuzendari Basilio Astulezen ekimenez. Vocalia Taldeak bidea ematen die Euskal Herriko zenbait emakume musikari profesionalen erronka eta kezkei. Taldearen asmoa da ahots-talde egonkor bat izatea, ekin diezaiokeena ohiko programazioetan nekez entzun daitekeen errepertorio bati, musika eta ahots aldetik exijentzia-maila handikoa delako.

2022an plazaratutako "Arima Sakra" izeneko proiektua gozatzeko aukera izango dugu, emakume korurako eta organorako erlijio-errepertorioko hautaketa bat biltzen duena, Felix Mendelssohn, Francis Poulenc eta Kim André Arnesenen lanekin.


Prezioa: 10€

Gau Modernoak

Ikusgarri Zinema Aretoan


Uzt. 25 – 20:00

ALDAPEKO BASQUE LATIN JAZZ

[Gau Modernoa]

Aldapeko basque latin jazz-ek euskal musika tradizionala berreskuratu eta gaur egungo musika estilo garrantzitsuenetako batera eraldatzen duen proiektua aurkezten du. Ikuskizun honetan euskal doinu tradizional erakargarrienek Latinoamerikako erritmoen freskotasunarekin bat egiten dute, non jazzaren eta inprobisazioaren bat-batekotasunarekin batera, publikoa folklorearen eta modernitatearen arteko lotura-bidaia batean harrapatzen duena.

Emanaldi honetan Aldapekok bere azken lana aurkezten du, musika landua, erraz entzutekoa, polita eta oso gertukoa, ikuslegoa dantzan jarriko duena, salsa, son, cha cha cha, bolero eta merenge erritmoekin.


Prezioa: 10€


Uzt. 26 – 20:00

XAHU QUARTET

[Gau Modernoa]

Xahu (garbia, hutsa). Josu Salegi (saxofoi altua), Mikel Núñez (pianoa), Jon Ander Amigo (baxu elektrikoa) eta Unai Olabarri (bateria) musikari euskaldunen berrelkartzea proiektu berri honetan isladatzen da, lagunartean musika sortzeko gogoak bultzatuta.

Euren zuzenekoetan era libre, dotore eta konplizitate giro baten barruan adierazten dira. Xahu-ren musika, obra originalez osatua, estilo desberdinetan murgiltzen da, baita esperientzia pertsonaletan ere, eta honen emaitza errepertorio zabal eta intimoa da.


Prezioa: 7€