ITXAS SOINUA NAZIOARTEKO MUSIKALDIA

Aurtengo 2024-ko 44. edizioa nobedadez eta sorpresaz beterik dator! Musikaldia goitik behera berriztu nahi izan dugu, itxura gaurkotua eta freskoa emanez. Gainera, hainbat sarrera modalitate berri sortu ditugu, eta hauek online eta aldez aurretik erosteko aukera ezarri dugu. 

Edizio honetan gainera, musikaldiaren mugak hautsiz, musika klasikoko eta modernoko gauak programatu ditugu, ikus-entzuleen gustu desberdinak asetzeko eta zapore ezberdinetako ikuskizunetaz disfrutatzeko.

Espero dugu denok guk bezalako zirrara sentitu dezazuela eta aurtengo Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldiaz goza dezazuela! Eman begirada bat aurten datorrenari.